AMATEUR TALDEAK (+16/+18/gurasoak)

 

 BAGA – ikastolako gurasoen taldea

Zurriola Antzerki Eskolan ikastolako gurasoentzako antzerki talde amateur bat daukagu: BAGA taldea. Antzerkia egiteko eta ondo pasatzeko gogoa badaukazue, animatu!
Parte hartzera animatzen bazarete, jarri gurekin harremanetan!

 

BAGA Taldea

BATXILERGOKO TALDEA – 2014

+16 – Batxilergoko taldea – ZAE/2014

 

Edinburgoko FRINGE – LAGA taldea – elkarrizketa

Euskadi Irratiko Amarauna programan abuztuaren 31n Edinburgoko esperientziari buruz Maialen Goñiri egindako elkarrizketa bat entzun daiteke hemen (1:05:00 unetik aurrera gutxi gora behera):

Amarauna – LAGA taldea – elkarrizketa

7tik3_Edinburgon_Fringe

 ______________________________

2013 – LAGA taldea – “7tik/3” 

 

2013 – GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETAK – ZAEko amateur talde batentzako sari bat!! 

Zurriola Antzerki Eskolako amateur talde batek “Senior mailako obrarik onena eskuratu du 2013ko Gazteen Antzerki Topaketeetan “Psikiatriko bateko ametsa” antzeslanarekin.  Zorionak artistei!!

OHARRA!

Emanaldien programazioan – “Psikiatriko bateko ametsak” antzezlanaren emanaldia atzeratzen da 

“Psikiatriko bateko ametsak” antzezlanaren ostiraleko emanaldia (ekainak 7a, 19:00tan, Hurrako aretoan) bertan behera geratuko da.

Ziur gaude lan bikain hau ikusteko gogoarekin geratu zaretela, beraz, jakinaraziko dizuegu noiz izango duzuen horretarako aukera!

Milesker! ZAE

_______________________________

kartela

Donostiako 25. Gazteen Antzerki Topaketak hemen daude. Maiatzaren 3an eta ekainaren 13aren artean 16 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egia Kultur Etxean, Antzoki Zahar eta Kontadores-en ere.

Bi kategoria bereizten dira:

  • Junior (14-18 urte): 7 antzezlan
  • Senior (18-30 urte): 9 antzezlan

Euskarazko antzezlanak 7 izango dira, 8 gaztelaniaz eta 1 elebidunean.

Programazio osoa hemen dago. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Zurriola Antzerki eskolakook hiru antzezlan aurkeztuko ditugu:

Organo_GT2013

  • Organo Maitea
  • Kutsidazu bidea, Ixabel
  • Psikiatriko bateko ametsak

Kutsidazu_GT2013

Psikiatriko_GT2013

—————————

Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak GT-Misioaren irabazleak!

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora!  ZAEko ikasle talde bat GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

Misión GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira! Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak Elena Velasco, Maialen Goñi, Ane Fernández eta Ane Sánchez Edinburgora joango dira abuztuan, “2013 Edinburgh Festival Fringe” jaialdian “7tik 3” antzezlana antzeztera.

Elena, Maialen, Ane eta Ane “7tik 3” antzezlanarekin bertaratu ziren lehiaketara. Zera kontatzen digu obrak, 4 neska ikaslek pisua partekatzen dutela eta ikasle guztientzat hain beldurgarria den azterketa-garaian buru-belarri murgilduta daudela. Sexua, drogak, gurasoak gogoeta sakonak….gai horiek eta beste zenbait aurkituko ditugu antzezlan gazte eta fresko honetan, eta seguru gaude zuetako bat baino gehiago harekin identifikatuta sentituko dela.

Abuztuan antzeztuko dute obra “2013 Edinburgh Festival Fringe” jaialdian, eta euskaraz antzeztuko dute jatorrizko gidoia euskaraz idatzi zutelako; Ekiozu! ekimenaren blogaren bitartez emango dizuegu gidoi horren berri. Zuek guztiok antzezlan zoragarri horrekin gozatzeko aukera izan dezazuen!

Egia esan behar badugu, lan handiak izan ditugu lan guztien artean bat aukeratzeko. Hainbat proposamen bikain jaso ditugu, baina azkenean bat aukeratu behar, eta “7tik 3” izango da abuztuan bere egileek “2013 Edinburgh Festival Fringe” jaialdian antzeztuko dutena.

 

 

ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA – ESTRENOA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud  Itzulpena: Felix Sainz

 Zuzendaritza: Joserra Fachado

 abenduaren 13an gaueko 20:00etan GAZTESZENA

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

 

 

 

************

ZAE  – ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA Durangoko Azokan! 

Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hiru gune berri izango ditu–Irudienea, Szenatokia eta Kabi@–, eta, gainera, orain arteko guneak indartu egingo dira.

SZENATOKIA: Euskarazko antzerkigintzaren topaleku izateko jaio den gunea. Egitarauko nabarmenen arteanegingo den antzerki maratoia. Lau talde amateur eta erdi-profesionalek euren lanak modu arinean aurkeztuko dituzte. Tartean ZAE-Zurriola Antzerki Eskolak parte hartuko du, 7tik/3 antzezlanarekin.

https://www.gaztezulo.com/noticias_adjunto/201211306108egit_szenatokia.pdf

SZENATOKIA // EGITARAUA 2012ko abenduaren 6tik 9ra    www.durangokoazoka.com

ABENDUAK 7 OSTIRALA

Antzerki Maratoia GOIZEKO PASEA
12:30 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
13:00 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
13:30 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1
16:00 Euskarazko bakarrizketak, Kike Amonarrizek gidatua
Antzerki Maratoia ARRATSALDEKO PASEA
18:00 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
18:30 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
19:00 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1

***********************

 

2012 – XXIV Gazte Topaketen sarituak

Zurriola Ikastolak bi sari eskuratu ditu 2012ko Gazte Topaketetan

argazkia: “Udako gau bateko ametsa”

 

 

“Dirua” – “Udako gau bateko ametsa”

 

 

Zatoz gurasoen antzerki taldera!!

Ikastolako GURASOEN ANTZERKI TALDEAN parte hartu nahi baduzu…

ZATOZ!

URRITIK-EKAINERA ASTERO 2 ORDUKO SAIOAK

Si quieres formar parte del grupo de teatro de padres y madres de la ikastola, ANÍMATE!!

Clases de 2 horas semanales, de octubre a junio

 INFORMA ZAITEZ / Para más información:

zurriantzerki@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude