Antzerki-eskolako aurtengo emanaldiak. Maiatza eta ekaina

Betiko moduan, maiatzean eta ekainean Zurriola Antzerki-Eskolakoek urteko lana aurkeztuko dugu. 27 talde, 27 antzerki-lan desberdin, 45 saio, eta antzezleak … 200 baino gehiago! Ilusio handiarekin egiten ditugu saio guztiak. Gehienetan une gozoa izaten da ikuslearentzat. Beraz, badakizue…nahi duena etor daiteke ikustera, antzerkizale guztiak inbitatuta zaudete!  😉

Saio gehienak Zurriola ikastolako edifizio nagusian izango dira, baina zazpi saio Donostiako 22. Gazteen Antzerki-Topaketen barruan eskaintzen direnez Egiako Gasteszena-n, Antiguako Lugaritz-en edo Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean izango dira.

Ikastolako emanaldi gehien-gehienak arratsaldeko 7etan izango dira. Salbuespenak: larunbatekoak 6etan izango dira, eta gazteen taldeko saio pare bat ostiralean 22:00tan izango dira. Ikastolako saio guztietan sarrera DOANIK izango da. Antzezlan bakoitzeko taldekideen adina "asmatu" dezakezue beheko egutegian azaltzen diren datuekin: LH (Lehen Hezkuntza),  DBH, GAZTE taldeak edo Talde AMATEURRA

Klikatu hemen eta Google-egutegia ikusi ahal izango duzu asteko edo hileko formatuan. Bestela, ikus zerrenda hau:

  • Astelehena, apirilaren 27-28 Antzerkia : "MIMOA" (LH3 A, 19:00)
  • Astelehena, apirilaren 29-30 Antzerkia : "MIMOA" (LH3 B, 19:00)
  • Astelehena, maiatzaren 3-4 Antzerkia : "MIMOA" (LH3 B, 19:00)
  • Asteazkena, maiatzaren 5-6 Klown : "ZURRIOLA TB" (LH5 A, 19:00)
  • Ostirala, maiatzaren 7 "PRINTZE URDINAREN BILA" (LH6 A, 19:00)
  • Astelehena, maiatzaren 10-11  Antzerkia : "MIMOA" (LH3 C, 19:00)
  • Asteazkena, maiatzaren 12: "AGURE ZAHARRA" Ipuin antzeztua (LH4 b, 19:00)
  • Osteguna, maiatzaren 13: "AGURE ZAHARRA" Ipuin antzeztua (LH4 b, 19:00)
    ….eta  "LISISTRATA"  (BIGA talde amateurra), 20:00, Egiako Gasteszena-n
  • Ostirala, maiatzaren 14: "ASTERIX ETA OBELIX" testua (LH6 B, 19:00)
  • Larunbata, maiatzaren 15 6:00 – 7:00: "ASTERIX ETA OBELIX" (LH6 B)
    ….eta  "PRINTZE URDINAREN BILA" (LH6 A, 18:00)
  • Astelehena, maiatzaren 17-18 Klown: "FUNNY SCHOOL"" (LH5 B, 19:00)
  • Asteazkena, maiatzaren 19-20: "DENBORAREN MAKINA" Testua (LH6 C, 19:00)
  • Ostirala, maiatzaren 21 Dantza: "ZAPATILA GORRIAK" (DBH2 A, 19:00)
    …eta Testua: "LISISTRATA" (Biga talde amateurra, 22:00)
  • Larunbata, maiatzaren 22  Dantza: "ZAPATILA GORRIAK" (DBH2 A, 18:00)
  • Astelehena, maiatzaren 24: "AMONAREN SEKRETUA" ipuin antzeztua (LH4 C, 19:00)
  • Asteartea, maiatzaren 25: 12:00 "ALIZIA BITXIKERIAREN MUNDUAN" testua (DBH4 A, Lugaritz-en)
    …eta: "AMONAREN SEKRETUA" ipuin antzeztua (LH4 C, 19:00)
  • Asteazkena, maiatzaren 26 Klown: "IL RISTORANTE" (LH5 C, 19:00)
  • Osteguna, maiatzaren 27, 12:00 "JUNO" testua (DBH4 B, Antiguako Lugaritz-en)
    …eta: Klown "IL RISTORANTE" (LH5 C, 19:00)
  • Ostirala, maiatzaren 28: "ALIZIA BITXIKERIAREN MUNDUAN" testua (DBH4 A, 19:00)
  • Astelehena, maiatzaren 31, 12:00: "110 STREETEKO GELTOKIA" (GAZTE A, Lugaritz-en)
  • Asteartea, ekainaren 1-2: "INPROBISAZIOAK" (DBH1 A, 19:00)
  • Osteguna, ekainaren 3: "ZAPATILA GORRIAK" Dantza(DBH2 B, 19:00)
  • Ostirala, ekainaren 4: "JUNO" testua (DBH4 B, 19:00)
  • Larunbata, ekainaren 5, 18:00 Dantza: "ZAPATILA GORRIAK" (DBH2 B, 18:00)
  • Astelehena, ekainaren 7: "INPROBISAZIOAK" (DBH1 B, 19:00)
  • Asteartea, ekainaren 8: "BERTSO-SAIOA" sormena (DBH3 A, 19:00)
  • Asteazkena, ekainaren 9: "INPROBISAZIOAK" (DBH1 B, 19:00)
    …eta 20:00: "BERNARDA ALBAREN ETXEA" testua (LAGA talde amateurra, 20:00, Lugaritz-en)
  • Osteguna, ekainaren 10: "BERTSO SAIOA" sormena (DBH3 A, 19:00)
  • Ostirala, ekainaren 11, "110 STREETEKO GELTOKIA" (GAZTE A, 19:00)
    …eta 22:00: "BERNARDA ALBAREN ETXEA" (LAGA talde amateurra, 22:00)
  • Astelehena, ekainaren 14: "ANAIA HANDIA" sormena (DBH3 B, 19:00)
  • Asteartea, ekainaren 15: "ANAIA HANDIA" sormena (DBH3 B, 19:00)
  • Asteazkena, ekainaren 16, 20:00,  "GONATAN ETA ERO MODUAN" (GAZTE B, Antzoki Zaharrean)
  • Asteguna, ekainaren 17, 20:00, "SHAKESPEARE OSOA EDO IA" (HIGA talde amateurra B, Antzoki Zaharrean)
  • Larunbata, ekainaren 19, 22:00, "EMAKUMEENTZAKO KOMISARIA BEREZIA" (BAGA ta
    lde amateurra)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude