7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora! ZAEko ikasle talde bat GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora!

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira! Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak Elena Velasco, Maialen Goñi, Ane Fernández eta Ane Sánchez Edinburgora joango dira abuztuan, 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian “7tik 3” antzezlana antzeztera.

Elena, Maialen, Ane eta Ane “7tik 3” antzezlanarekin bertaratu ziren lehiaketara. Zera kontatzen digu obrak, 4 neska ikaslek pisua partekatzen dutela eta ikasle guztientzat hain beldurgarria den azterketa-garaian buru-belarri murgilduta daudela. Sexua, drogak, gurasoak gogoeta sakonak….gai horiek eta beste zenbait aurkituko ditugu antzezlan gazte eta fresko honetan, eta seguru gaude zuetako bat baino gehiago harekin identifikatuta sentituko dela.

Abuztuan antzeztuko dute obra 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian, eta euskaraz antzeztuko dute jatorrizko gidoia euskaraz idatzi zutelako; Ekiozu! ekimenaren blogaren bitartez emango dizuegu gidoi horren berri. Zuek guztiok antzezlan zoragarri horrekin gozatzeko aukera izan dezazuen!

Egia esan behar badugu, lan handiak izan ditugu lan guztien artean bat aukeratzeko. Hainbat proposamen bikain jaso ditugu, baina azkenean bat aukeratu behar, eta “7tik 3” izango da abuztuan bere egileek 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian antzeztuko dutena.

Albistea Gaztezulo.com-en

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*