Donostiako 25. Gazteen Antzerki Topaketak hemen daude. Maiatzaren 3an eta ekainaren 13aren artean 16 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egia Kultur Etxean, Antzoki Zahar eta Kontadores-en ere.
Bi kategoria bereizten dira:
- Junior (14-18 urte): 7 antzezlan
- Senior (18-30 urte): 9 antzezlan
Euskarazko antzezlanak 7 izango dira, 8 gaztelaniaz eta 1 elebidunean.
Programazio osoa hemen dago. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira.
Zurriola Antzerki eskolakook hiru antzezlan aurkeztuko ditugu:
- Organo Maitea
- Kutsidazu bidea, Ixabel
- Psikiatriko bateko ametsak