ZAEko poltsa/motxila ederrak eskuratu itzazue.. !

Galeria

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Zurriolako Antzerki Eskolari laguntzeko,  erabilera askotarikoak izan daitezkeen poltsa eder batzuk prestatu ditugu! Arinak eta oso eramangarriak, besteak beste, arropa edo kirol materiala eramateko ezin hobeak. Lau koloretan dituzue aukeran: beltza, berdea, urdina eta arroxa, bidaltzen dugun argazkian agertzen direnak. … Jarraitu irakurtzen

D-FERIA – Jarduera paraleloak – mintegia/workshopa

D-FERIA 2013 – jarduera paraleloak

PRESTAKUNTZA  ANTZERKI MINTEGIA 

“Ideiatik sorkuntzara”
Agurtzane Intxaurraga 
Hika Teatroako zuzendaria

HIZKUNTZA: Euskaraz
LEKUA: Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa)
Sarrera Okendo Plazatik
DATA: Martxoak 22, ostirala.
ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00
PREZIOA: Doan (20 leku).
IZEN – EMATEA : Martxoaren 15a arte hurrengo helbide eletronikoan edo telefonoan: koldo_doman@donostia.org / 943483860

 

WORKSHOPA

“Mugimendutik abiatuz pertsonaia eraiki”
Asier Zabaleta
Ertzako zuzendaria eta koreografoa / Director y coreógrafo de Ertza

Gorputza ideien garraiobide bezala ulertuta, sorkuntza prozesura hurbilketa, pertsonaiaren bitartez.
Espazioa, denbora, gorputzaren pisua, dinamika eta presentzia –aktiboa edo pasiboa-
bezalako elementuak aztertuz, gure mugimendu erregistroa zabalduko dugu,
ikuspegi fisikotik edozein pertsonaia mota landu ahal izateko.

HIZKUNTZA: Euskaraz
LEKUA / LUGAR: Victoria Eugenia Antzokia, Dantza Aretoa. Sarrera Okendo Plazatik / Sala de Danza. Entrada por Plaza Okendo
DATA: Martxoak 23, larunbata
ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00
PREZIOA: 10€.
IZEN – EMATEA: Martxoaren 15a arte hurrengo helbide eletronikoan edo telefonoan: koldo_doman@donostia.org / 943483860

 

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora! ZAEko ikasle talde bat GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora!

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira! Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak Elena Velasco, Maialen Goñi, Ane Fernández eta Ane Sánchez Edinburgora joango dira abuztuan, 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian “7tik 3” antzezlana antzeztera.

Elena, Maialen, Ane eta Ane “7tik 3” antzezlanarekin bertaratu ziren lehiaketara. Zera kontatzen digu obrak, 4 neska ikaslek pisua partekatzen dutela eta ikasle guztientzat hain beldurgarria den azterketa-garaian buru-belarri murgilduta daudela. Sexua, drogak, gurasoak gogoeta sakonak….gai horiek eta beste zenbait aurkituko ditugu antzezlan gazte eta fresko honetan, eta seguru gaude zuetako bat baino gehiago harekin identifikatuta sentituko dela.

Abuztuan antzeztuko dute obra 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian, eta euskaraz antzeztuko dute jatorrizko gidoia euskaraz idatzi zutelako; Ekiozu! ekimenaren blogaren bitartez emango dizuegu gidoi horren berri. Zuek guztiok antzezlan zoragarri horrekin gozatzeko aukera izan dezazuen!

Egia esan behar badugu, lan handiak izan ditugu lan guztien artean bat aukeratzeko. Hainbat proposamen bikain jaso ditugu, baina azkenean bat aukeratu behar, eta “7tik 3” izango da abuztuan bere egileek 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian antzeztuko dutena.

Albistea Gaztezulo.com-en

 

 

 

Urtarrilak 13an – igandea – 20:00tan – TRADIZIOA LEGE Usurbilgo gaztetxean!

 
ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud – Itzulpena: Felix Sainz

Zuzendaritza: Joserra Fachado

 

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

Irutxuloko Hitza

BIGA taldearen estrenaldia: Tradizioa lege (Gasteszenan)

«

ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA – ESTRENOA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud – Itzulpena: Felix Sainz

 Zuzendaritza: Joserra Fachado

 abenduaren 13an gaueko 20:00etan GAZTESZENA

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

ZAE Durangoko azokako antzerki maratoian!


Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hiru gune berri izango ditu–Irudienea, Szenatokia eta Kabi@–, eta, gainera, orain arteko guneak indartu egingo dira.


SZENATOKIA: Euskarazko antzerkigintzaren topaleku izateko jaio den gunea. Egitarauko nabarmenen arteanegingo den antzerki maratoia. Lau talde amateur eta erdi-profesionalek euren lanak modu arinean aurkeztuko dituzte. Tartean ZAE-Zurriola Antzerki Eskolak parte hartuko du, 7tik/3 antzezlanarekin.

https://www.gaztezulo.com/noticias_adjunto/201211306108egit_szenatokia.pdf

SZENATOKIA // EGITARAUA 2012ko abenduaren 6tik 9ra    www.durangokoazoka.com

ABENDUAK 7 – ostirala
Antzerki Maratoia GOIZEKO PASEA
12:30 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
13:00 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
13:30 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1
16:00 Euskarazko bakarrizketak, Kike Amonarrizek gidatua
Antzerki Maratoia ARRATSALDEKO PASEA
18:00 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
18:30 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
19:00 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1

***********************

Zurriola Antzerki Eskola 2012ko Euskararen Egunean

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen ugari antolatuko dira hirian. ZAE-Zurriola Antzerki Eskolak ere Euskararen Eguneko ospakizuneetan parte hartuko du… zatoz gurekin ospatzera!:

Antzerkia “Klownbeach / Hilketa” (Zurriola Antzerki Eskola)  Azaroak 30, 18:30etan

Euskararen eguneko ingurko ekitaldia
Antolatzaileak: Loiola Kultur Etxea, Etxarriene eta Martuteneko Euskara Batzordea

http://www.donostia.org/home.nsf/0/36476D90B727F579C1257AC3004220DE/$file/martutene.jpg

*********************************

Antzezlan:  7tik/3  —-  ZAEko LAGA taldea

Antzoki Zaharrean, abenduaren 4ean eta 11ean

Lugaritzen, abenduaren10ean

7tik/3   Antzoki Zaharrean, abenduaren 4ean eta 11ean  Lugaritzen, abenduaren10ean