TARTUFO lehen aldiz euskaraz ZAEren eskutik!!!!

Lehen aldiz Moliéren TARTUFO euskaraz!!!!

Zurriola Antzerki Eskolako BIGA taldeak egin du Juan Martín Elexpururen itzulpenean oinarritutako lan zoragarri hau!!!

Disfrutatu antzezlanarekin otsailaren 19an arratsaldeko 20:00etan Gasteszenan!!!

KARTELA DATA GABE

DENOK ANTZERKIRA!!!!

Zuzendaritza eta Eszenaratze Tailerra

Zuzendaritza eta Eszenaratze Tailerra

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA  / 2014 OTS 21 – MAR 31/  18:00 – 21:00 / 30 EUR

Izena emateko KLIKATU HEMEN

 Bernando Bernuesek emango duen tailer honek, astero, David Harrowerren Blackbird antzerki testu handiaren taularatze prozesuaren jarraipena egitea du helburu. Parte hartzaileak, Tanttaka taldeko antzezle eta zuzendariarekin batera, proposamen intimista eta bizi honen sorkuntza prozesuaren lekuko izango dira. Lehen irakurketa eta marrazketa eszenikotik, planteamendu eszenografiko, argiztapen eta jantzi diseinuraino.

Tanttaka Teatroa:

Antzezleak: Isidoro Fernández eta Fariba Seikhan.
Zuzendaritza: Fernando Bernués

“Mugak” da dFERIAren XX. edizio honen gai nagusia. Blackbird lanak, obra gutxik bezala, muga moral, sozial, pertsonal eta legaletan sakontzen du, gizon heldu baten eta hamabi urteko neskato baten artean sorturiko erlazioaren bitartez.

Donostia 2016 proiektuak sorkuntza-prozesuak gizarteratzen ditu herritarren eta artisten arteko zubiak eraikitzeko eta elkarlan-molde berriak abian jartzeko. Horregatik sustatu du ekimen hau.

 ____________

Bi sari ikastolarentzat Topaketan:“Kutsidazu” eta“Psikiatriko bateko ametsak”

Hauek dira aurtengo Gazteen Antzerki Topaketen sariak:Kutsidazu_GT2013

  • Gazte mailako obrarik onena:“Kutsidazu bidea, Ixabel”Zurriola Antzerki Eskola

 

 

 

 

  • Psikiatriko_GT2013Senior mailako obrarik onena:“Psikiatriko bateko ametsa
    Zurriola Antzerki Eskola

 

    IUPIJEI!!   Aupa ZAE!
Asteazkenean antzerkiko festan “Kutsidazu bidea, Ixabel” ikustera gonbidatuta zaudete.

Donostiako Gazte-Topaketetan ZAEko hiru antzezlan

Donostiako 25. Gazteen Antzerki Topaketak hemen daude. Maiatzaren 3an eta ekainaren 13aren artean 16 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egia Kultur Etxean, Antzoki Zahar eta Kontadores-en ere.
Bi kategoria bereizten dira:

  • Junior (14-18 urte): 7 antzezlan
  • Senior (18-30 urte): 9 antzezlan

Euskarazko antzezlanak 7 izango dira, 8 gaztelaniaz eta 1 elebidunean.

Programazio osoa hemen dago. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Zurriola Antzerki eskolakook hiru antzezlan aurkeztuko ditugu:

  • Organo Maitea
  • Kutsidazu bidea, Ixabel
  • Psikiatriko bateko ametsak

Organo_GT2013 Kutsidazu_GT2013 Psikiatriko_GT2013

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora! ZAEko ikasle talde bat GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora!

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira! Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak Elena Velasco, Maialen Goñi, Ane Fernández eta Ane Sánchez Edinburgora joango dira abuztuan, 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian “7tik 3” antzezlana antzeztera.

Elena, Maialen, Ane eta Ane “7tik 3” antzezlanarekin bertaratu ziren lehiaketara. Zera kontatzen digu obrak, 4 neska ikaslek pisua partekatzen dutela eta ikasle guztientzat hain beldurgarria den azterketa-garaian buru-belarri murgilduta daudela. Sexua, drogak, gurasoak gogoeta sakonak….gai horiek eta beste zenbait aurkituko ditugu antzezlan gazte eta fresko honetan, eta seguru gaude zuetako bat baino gehiago harekin identifikatuta sentituko dela.

Abuztuan antzeztuko dute obra 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian, eta euskaraz antzeztuko dute jatorrizko gidoia euskaraz idatzi zutelako; Ekiozu! ekimenaren blogaren bitartez emango dizuegu gidoi horren berri. Zuek guztiok antzezlan zoragarri horrekin gozatzeko aukera izan dezazuen!

Egia esan behar badugu, lan handiak izan ditugu lan guztien artean bat aukeratzeko. Hainbat proposamen bikain jaso ditugu, baina azkenean bat aukeratu behar, eta “7tik 3” izango da abuztuan bere egileek 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian antzeztuko dutena.

Albistea Gaztezulo.com-en

 

 

 

BIGA taldearen estrenaldia: Tradizioa lege (Gasteszenan)

«

ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA – ESTRENOA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud – Itzulpena: Felix Sainz

 Zuzendaritza: Joserra Fachado

 abenduaren 13an gaueko 20:00etan GAZTESZENA

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.