Urtarrilak 13an – igandea – 20:00tan – TRADIZIOA LEGE Usurbilgo gaztetxean!

 
ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud – Itzulpena: Felix Sainz

Zuzendaritza: Joserra Fachado

 

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

Irutxuloko Hitza

BIGA taldearen estrenaldia: Tradizioa lege (Gasteszenan)

«

ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA – ESTRENOA

BIGA TALDEA – «TRADIZIOA LEGE»

Jean Claude Danaud – Itzulpena: Felix Sainz

 Zuzendaritza: Joserra Fachado

 abenduaren 13an gaueko 20:00etan GAZTESZENA

Chapelcross familiaren lasterketa. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

“Tradizioak mantendu, legeak errespetatu”. Hori da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere.

“Tradizioa lege”. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

ZAEk Azpeitiko XXX. Euskal Antzerki Topaketeetan parte hartuko du

Azaroak 12 – Ordua: 11:00etan  – Antzezlanak: KLOWN BEACH / HILKETA –  ZAE – Zurriola Antzerki Eskola –  Antzezleen maila: LH 6 

Ostiralean, azaroak 2, hasi eta hilaren 18ra bitartean euskarazko antzerki onenak eskainiko dira Azpeitiko Soreasu Antzokian. Antzerki Topaketak 30 urte betetzen ditu eta bi estreinaldirekin ospatuko du urteurren berezia; topaketak irekiko dituen “Publikoari gorroto” eta “Su txikian”. “Ibilbide luzea dute Topaketek, errotik finkatuta daude herrian, kulturaren alde apustu sendoa egiten dugulako Azpeitian. Programa egokia egiten saiatu gara eta herritarrei eta kanpotarrei gerturatzeko eta antzerkiaz gozatzera etortzeko deia luzatzen diegu”, agertu du Eneko Etxeberria alkateak. Horrela, profesionalei, amateurrei eta eskola umeei zuzendutako antzerki saioak izango dira; eta komedia, misterioa, drama… landuko dituzte. “Antzerki mundua gertutik ezagutu eta gaur egun, euskarazko obra onenak ikusteko parada eskaintzen da. Animatu eta parte hartu euskal antzerkiaren topagunean!”, gaineratu du Kultura zinegotzia den Imanol Amenabarrek. Sarerrak Soreasuko lehiatilan erosi beharko dira, antzezlana baina ordubete lehenagotik, eta helduek 5 euro ordainduko dituzte, eta gaztetxoek, berriz, 2 euro. Aurtengo Euskal Antzerki Topaketetako egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.

http://www.azpeitia.net/images/stories/azpeitia/saila_Kultura/antzerki_topaketak/liburuxka2012.pdf

Bi sari ikastolarentzat Topaketan:“Dirua” eta“Udako gau bateko ametsa”

Hauek dira aurtengo Gazteen Antzerki Topaketen sariak:

GAZTE MAILAN:

  • Obrarik onena: “Cleta’s volta” – Marga Altolaguirre-
  • Talde artistikorik onena: “Dirua”- Zurriola Antzerki Eskola-
  • Eszenatzerik onena: “Udako gau bateko ametsa” – Zurriola Antzerki Eskola-

HELDU MAILA:

  • Obrarik onena: “Volpone” – Marga Altolaguirre –
  • Talde artistikorik onena: “El circo del bol” – Nasdrovia –
  • Eszenatzerik onena: “Reescribiendo el principito” – Espresiogunea 1 eta Dantzagunea-

Antzerki emanaldien DVDa eskuratzeko eskaera-orria

2012- DVD-salmen.- idatzia – EUSK.!GAZT

Antzerki Eskolako ikasturte honetako emanaldietara etor zaitezten gonbidatzen zaituztegu.

Bestetik, gogorarazi aurten ere eskuratu ahal  izango duzuela  Antzerki Eskolaren artxiboetarako egiten diren emanaldien grabaketen kopia.  Iaz bezala, DVDak mailaka antolatuko dira; hau da, DVD batean maila bereko  ikasleek eskainitako emanaldiak sartuko dira.

DVDak eskuratzeko, eranskinean aurkituko duzuen eskaera-orria Hurrako idazkaritzan uztea eskertuko genizueke. Grabaketaren gastuei aurre egiteko 5 €tan finkatu da DVDaren prezioa eta kontu-korrontetik kobratuko dira.

DVD-eskaerak jasotzeko epea:  ekainak 10a arte 

Grabatutako CDak irailean jasoko dituzue.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, helbide hau erabili dezakezue: zurriantzerki@gmail.com

Aurtengo emanaldietan ondo pasako duzuelakoan! Agur t’erdi – Antzerki Eskola Elkartea