Antzerki Eskolako festa!!

2013 – ZAE – festa!

Zurriola Antzerki Eskolako ikasturte bukaerako festa!! Bihar, asteazkena, ekainaren 19an, 17:15tan,  zatoz Hurrako aretora gurekin ospatzera! Programazioa:

– “Kutsidazu bidea, Ixabel” – 2013ko Gazteen Topaketetako gazte mailako obrarik onenaren saria eskuratu duen antzezlana, DBH4ko ikasleen eskutik

– Merendola guztientzako!

Animatu zaitezte!

Bi sari ikastolarentzat Topaketan:“Kutsidazu” eta“Psikiatriko bateko ametsak”

Hauek dira aurtengo Gazteen Antzerki Topaketen sariak:Kutsidazu_GT2013

  • Gazte mailako obrarik onena:“Kutsidazu bidea, Ixabel”Zurriola Antzerki Eskola

 

 

 

 

  • Psikiatriko_GT2013Senior mailako obrarik onena:“Psikiatriko bateko ametsa
    Zurriola Antzerki Eskola

 

    IUPIJEI!!   Aupa ZAE!
Asteazkenean antzerkiko festan “Kutsidazu bidea, Ixabel” ikustera gonbidatuta zaudete.

ZAE Olatu Talkan!

2013 Olatu Talka-kaian --

maiatzak 26, igandea  – 17:00tan – Paseo Berrian:

“Urgulleko bidea” 
24 flauta-joleren “Espiral kontzert” emanaldi berezia, Urgull eta Oteizaren eskultura inguruan
Antolatzaileak:
ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA [LH3 eta LH5eko ikasleak]
eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskola

_________________________________

maiatzak 25, larunbata – 17:00tan – Tenisean

DBH2ko ikasleak DANTZAPISTA

“Grease” eta “Hizketantza” koreografiak barne hartuko dituen eskola-antzezlana

Donostiako Gazte-Topaketetan ZAEko hiru antzezlan

Donostiako 25. Gazteen Antzerki Topaketak hemen daude. Maiatzaren 3an eta ekainaren 13aren artean 16 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egia Kultur Etxean, Antzoki Zahar eta Kontadores-en ere.
Bi kategoria bereizten dira:

  • Junior (14-18 urte): 7 antzezlan
  • Senior (18-30 urte): 9 antzezlan

Euskarazko antzezlanak 7 izango dira, 8 gaztelaniaz eta 1 elebidunean.

Programazio osoa hemen dago. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Zurriola Antzerki eskolakook hiru antzezlan aurkeztuko ditugu:

  • Organo Maitea
  • Kutsidazu bidea, Ixabel
  • Psikiatriko bateko ametsak

Organo_GT2013 Kutsidazu_GT2013 Psikiatriko_GT2013

ZAE – 2013ko emanaldien programazioa

Kaixo! Hona hemen Zurriola Antzerki Eskolaren ikasturte honetako emanaldien programazioa!

Egutegia_2013_04_04 Egutegia_2013_05 egutegia_2013_06
ZAE – 2013 – emanaldien programazioa

Emanaldiak datorren astelehenean hasiko dira: apirilak 22tik aurrera ia egunero saio bat ikusteko aukera edukiko duzue, animatu zaitezte!!  Nahiz eta antzerki eskolako ikasleak ez izan, ikasle guztientzat esperientzia polita izan daiteke ikusle bezala etortzearena.

Emanaldi gehienak HURRAKO ARETOAN egingo dira; programazioan emanaldi bakoitzaren ordua zehaztuta dago ere. Gazte Topaketetan parte hartuko duten taldeak Lugaritzen antzeztuko dute.

Bukatzeko, emanaldietan hartutako argazkiak eta bideo laburrak gurekin partekatzera animatzen bazarete, eskertuko genizueke! Emanaldietako material hori emailez bidali dezakezue edota facebook.en ere zintzilikatu daiteke: www.facebook.com/ZURRIANTZERKI

Oharra:   Zailtasun tekniko batzuk izan ditugunez, emanaldien grabaketak  ez dira aurten DVD formatutan salmentan jarriko.