2015.01.23 – ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA ELKARTEA / OHIKO BATZAR NAGUSIA / DEIALDIA

Deialdi honen bitartez jakinarazten dizuegu 2015ko urtarrilaren 23an, ostiralean, Zurriola Antzerki Eskolako Elkarteak bere Ohiko Batzar Orokorra egingo duela, 17:00tan lehen deialdian eta 17:15tan bigarrenean, Hurrako jangelan.

Gai-zerrenda:

  • Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea

  • Elkartearen jarduera plan orokorra onartzea: 2014-2015 ikasturteari buruzko informazioa

  • 2013-2014 ikasturteko kontuen onarpena

  • 2014-2015 ikasturteko aurrekontuen onarpena

  • Kuoten errebisioa

  • Zuzendaritza Batzordearen karguak berritzea

  • Norberak lekarkeena

Donostian, 2015ko urtarrilaren 9an

Zurriola Antzerki Eskola Elkartea