“Lingua nabajorum” antzezlanak irabazi du XIV. Donostia Antzerki Saria

 

 

antzerki saria 2014Tartean Teatroa & Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Lingua nabajorum antzerki lanak irabazi du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten XIV. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, martxoaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Ondoren, antzezlana eskainiko da.

Patxo Telleriak idatzia eta Jokin Oregik zuzendua, obra hau elkarrizketa burugabe, bizkor eta ironiaz beteetan oinarritutako ikuskizuna da, ibilbide luzea eta estilo ondo mamitua duten bi aktorek jokatua. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten duten interpretazioak, ezin bestela izan, ikusleen algarak sorraraziko ditu.

____________________

dFERIAko Jarduera Paraleloak aurkeztu dira

Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urteak ospatzeko baliatu nahi dugu dFERIA 2012 hau. Modu alaian eta jai-giroan ospatu nahi ditugu 100 urteok. Feria dela medio, azpimarratu nahi genuke Victoria Eugeniaren identitate-zeinuak ezin direla ulertu Arte Eszenikoei, Antzerkiari eta Dantzari lotuta ez bada, eta ospakizun hau ikus-entzuleengana, herritarrengana eta arloko profesionalengana zabal dadin nahi dugu. Parte hartzeko ospakizuna izan dadin nahi dugu, bakoitzak ideia bat, sentipen bat, lekukotza edo pasadizo bat ekar dezala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin zerikusia duena.
Horretarako, hiru ideia nagusi garatu ditugu:
Victoria Eugenia Antzokian aurkezten diren ikuskizunen aurretik, Oscar Terolek aurkeztutako
ekitaldi txiki bat izango da; Arte Eszenikoekin zerikusia duten pertsonek eta publikoko jendeak Antzokiaren mendeurrenarkin erlazionatutako euren testigantzak emango dituzte
edo pasadizoren bat elkarbanatuko dute. Besteak beste, honako hauek parte hartuko dute aurkezpen horietan:
Joserra Fachado (Zurriola Ikastolako Antzerki-Eskola), COFAEko ordezkari bat (Estatuko Arte Ederretako Ferien Koordinadora), Ana Remiro (dantza kritikaria), Dominique Burucoa (Scene National de Bayonne), Javier Martínez (Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Jaialdia), Xabier Agirre (Txalo Produkzioetako ekoizlea), Ainhoa Aierbe (Antzezlea), Jose Manuel Lángara (antzerki zuzendaria), Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eta Dantzako Profesionalen ordezkari bat, Eduardo Yáñez (kazetaria), Jesus Cimarro (Madrileko Arte Ederretako Antzokiko eta La Latina Antzokiko ekoizlea), Santiago Sánchez (eszena zuzendaria), Miren Gojenola (antzezlea), Manolo Gómez (Teatro Estudio de San Sebastián), Eskena, Konpainia Profesionalen Elkarteko ordezkari bat, Fernando Mikelajauregi (kazetaria), Roberto Herrero (antzerki kritikaria), Octavio Arbeláez (Manizales-Kolonbiako Antzerki Jaialdiko zuzendaria), Enrique Salaberria (Compac Gran Vía eta Nuevo Alcalá Antzokietako ekoizlea), Fernando Bernués (eszena zuzendaria), Jon Maya (dantzari eta koreografoa), Pako Sagarzazu (antzezlea), Ausartak, Emakumeen Amateur Taldeko ordezkari bat, Espainiar Antzoki Sareko ordezkari bat, Teresa Flaño (kazetaria), Alberto Ligaluppi (Buenos Aires-Argentinako San Martin antzokiko kudeatzailea), Enrique Cornejo (Madrileko Reina Victoria Antzokiko ekoizlea), Edu Muruamendiaraz (dantzari eta koreografoa), Anjel Alkain (antzezlea).
Partaidetzarako bideak irekiko ditugu gure web orriaren bidez, hiritarrek orokorrean eta Arte Eszenikoekin erlazionatuta dagoen pertsona orok Victoria Eugeniarekin zerikusia duen oroitzapen, testigantza edo pasadizoren bat bidali ahal izateko. Ekarpen hauek  victoriaeugenia@donostia.org helbide elektronikora bidaliko dira.
Victoria Eugenia Antzokiaren 100.urtemugaren eta dFERIAren adin nagusitasunaren oroitzapenezko horma-irudia sortu da, Mikel Berezibarrek diseinatua. dFERIA 2012ko Topagunean kokatua (Okendo Plaza).
Aldi berean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan testigantzak jasotzeko bisita liburu bat jarriko da. Emanaldietarako, antzokiko hallean jarriko da ikuskizunetara datorren jendeak, bere oroitzapenak edota anekdotak jarri ditzan. dFERIA bukatu ostean, urte osoan zehar izango dugu liburua Antzokian, hau da, dFERIAk emango dio hasiera honi baina urte osorako izango da.
dFERIAn zehar, modu ezberdinetan elkarbanatuko dugu jasotako material guztia eta Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urte hauen gaztetasuna bistaratuko dugu, etorkizun luzea baitu zain.
Estatuko Arte Eszenikoen feriek sortutako negozioen azterketa
Martxoak13: Victoria Eugenia Antzokia (Txina Aretoa)
14:15
2008 eta 2009ko Ferietan izandako jarduera eta kontratazio zifrei buruzko azterketa. COFAE (Estatuko Arte Eszenikoen Ferien Koordinatzailea) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Aisi Azterketak egina.
Hizlariak: Pau Llacuna, Joseba Doistua, Iñaki Salaberria
Koreografia eta dantza garaikidearen workshop-a Yamila Uzorskisekin: Martxoak 16, Victoria Eugenia Antzokian (Dantza Aretoa). Izena emateko azken eguna martxoaren 15a da.
Antzerki tailerra: Testutik sorkuntzara, talde sorkuntzako proposamena: Hizlaria: Javier de Dios (La Barca Teatro).Martxoak 17, Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa)
Bi jarduera hauek Autore Fundazioarekin elkarlanean antolatu dira.
Informazio gehiago: arteeszenikoak@donostia.org /943 48 38 60
Victoria Eugenia Antzokiaren 100.urtemugaren eta dFERIAren adin nagusitasunaren oroitzapenezko horma-irudia, Mikel Berezibarrek diseinatua. dFERIA 2012ko Topagunean kokatua (Okendo plaza).
ORDUTEGIA
Martxoak 12
9.30 – 20.00
Martxoak 13, 14, 15

Martxoak 27: Antzerkiaren Nazioarteko Eguna (lortu gonbidapena)

Martxoak 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, XI. Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obrarik onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, Dejabu konpainiaren obra saritua antzeztuko da.

Victoria Eugenia 20:00 – Gonbidapenarekin (lasai, erraz lortzen dira gonbidapenak ;-))

“Gure bide galduak” antzezlanak irabazi du. (Dejabu)

Antzerki feria Donostian

 

Martxoaren 12 eta 15 bitartean antzerki eta dantza programazio berritzaile, harrigarri eta erakargarria egongo da Donostian.

Ikusle guztientzat zuzendua.

Lugaritz aretoko haurrentzako ikuskizun guztiak 3,5 euroko salneurria izango dute.

Egia, Intxaurrondo, Antzoki Zaharra, eta Victoria Eugenian  hauek dira prezioak:

Otsailaren 13tik 26ra: 10 €
Otsailaren 26tik martxoaren 11ra: 15 €
dFERIA egunetan (martxoak12 – 15):15 € (Victoria Eugenian, 20€) .
2×1eko eskaintza berezia EHAZEko kideentzat, Ikastola adibidez (otsailak 26 baino lehen!).

dFeria 2012

 

dFERIA 2012 Donostian
Martxoa 12-15
PROGRAMAZIOA

Informazio zabalagoa: www.dferia.com