TARTUFO lehen aldiz euskaraz ZAEren eskutik!!!!

Lehen aldiz Moliéren TARTUFO euskaraz!!!!

Zurriola Antzerki Eskolako BIGA taldeak egin du Juan Martín Elexpururen itzulpenean oinarritutako lan zoragarri hau!!!

Disfrutatu antzezlanarekin otsailaren 19an arratsaldeko 20:00etan Gasteszenan!!!

KARTELA DATA GABE

DENOK ANTZERKIRA!!!!

“Peter Pan” antzezlana Euskararen Egunaren ekitaldietan

Irudia

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen duen “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBHko  ikasleei zuzenduta dago.

Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Peter Pan”  izeneko antzezlana eskainiko dute, abenduaren 5 eta 9an

13/14 ikasturteko emanaldiak – LH3 – Mimoa (2014.05.08)

ZAE-Zurriola Antzerki Eskolan 14/15 ikasturteko klaseak laister hasiko dira.. anima zaitezte eta etorri gurekin antzerkia egiten ondo pasatzera!

Bitartean aurreko ikasturteko bideo batzuk ikusteko aukera izango duzue… hona hemen lehenengoa!

 

“Lingua nabajorum” antzezlanak irabazi du XIV. Donostia Antzerki Saria

 

 

antzerki saria 2014Tartean Teatroa & Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Lingua nabajorum antzerki lanak irabazi du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten XIV. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, martxoaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Ondoren, antzezlana eskainiko da.

Patxo Telleriak idatzia eta Jokin Oregik zuzendua, obra hau elkarrizketa burugabe, bizkor eta ironiaz beteetan oinarritutako ikuskizuna da, ibilbide luzea eta estilo ondo mamitua duten bi aktorek jokatua. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten duten interpretazioak, ezin bestela izan, ikusleen algarak sorraraziko ditu.

____________________

Donostiako Gazte-Topaketetan ZAEko hiru antzezlan

Donostiako 25. Gazteen Antzerki Topaketak hemen daude. Maiatzaren 3an eta ekainaren 13aren artean 16 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egia Kultur Etxean, Antzoki Zahar eta Kontadores-en ere.
Bi kategoria bereizten dira:

  • Junior (14-18 urte): 7 antzezlan
  • Senior (18-30 urte): 9 antzezlan

Euskarazko antzezlanak 7 izango dira, 8 gaztelaniaz eta 1 elebidunean.

Programazio osoa hemen dago. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Zurriola Antzerki eskolakook hiru antzezlan aurkeztuko ditugu:

  • Organo Maitea
  • Kutsidazu bidea, Ixabel
  • Psikiatriko bateko ametsak

Organo_GT2013 Kutsidazu_GT2013 Psikiatriko_GT2013

D-FERIA – Jarduera paraleloak – mintegia/workshopa

D-FERIA 2013 – jarduera paraleloak

PRESTAKUNTZA  ANTZERKI MINTEGIA 

“Ideiatik sorkuntzara”
Agurtzane Intxaurraga 
Hika Teatroako zuzendaria

HIZKUNTZA: Euskaraz
LEKUA: Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa)
Sarrera Okendo Plazatik
DATA: Martxoak 22, ostirala.
ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00
PREZIOA: Doan (20 leku).
IZEN – EMATEA : Martxoaren 15a arte hurrengo helbide eletronikoan edo telefonoan: koldo_doman@donostia.org / 943483860

 

WORKSHOPA

“Mugimendutik abiatuz pertsonaia eraiki”
Asier Zabaleta
Ertzako zuzendaria eta koreografoa / Director y coreógrafo de Ertza

Gorputza ideien garraiobide bezala ulertuta, sorkuntza prozesura hurbilketa, pertsonaiaren bitartez.
Espazioa, denbora, gorputzaren pisua, dinamika eta presentzia –aktiboa edo pasiboa-
bezalako elementuak aztertuz, gure mugimendu erregistroa zabalduko dugu,
ikuspegi fisikotik edozein pertsonaia mota landu ahal izateko.

HIZKUNTZA: Euskaraz
LEKUA / LUGAR: Victoria Eugenia Antzokia, Dantza Aretoa. Sarrera Okendo Plazatik / Sala de Danza. Entrada por Plaza Okendo
DATA: Martxoak 23, larunbata
ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00
PREZIOA: 10€.
IZEN – EMATEA: Martxoaren 15a arte hurrengo helbide eletronikoan edo telefonoan: koldo_doman@donostia.org / 943483860