ZAE Durangoko azokako antzerki maratoian!


Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hiru gune berri izango ditu–Irudienea, Szenatokia eta Kabi@–, eta, gainera, orain arteko guneak indartu egingo dira.


SZENATOKIA: Euskarazko antzerkigintzaren topaleku izateko jaio den gunea. Egitarauko nabarmenen arteanegingo den antzerki maratoia. Lau talde amateur eta erdi-profesionalek euren lanak modu arinean aurkeztuko dituzte. Tartean ZAE-Zurriola Antzerki Eskolak parte hartuko du, 7tik/3 antzezlanarekin.

https://www.gaztezulo.com/noticias_adjunto/201211306108egit_szenatokia.pdf

SZENATOKIA // EGITARAUA 2012ko abenduaren 6tik 9ra    www.durangokoazoka.com

ABENDUAK 7 – ostirala
Antzerki Maratoia GOIZEKO PASEA
12:30 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
13:00 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
13:30 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1
16:00 Euskarazko bakarrizketak, Kike Amonarrizek gidatua
Antzerki Maratoia ARRATSALDEKO PASEA
18:00 ‘Mortimer’ Kukubiltxo Antzerki Taldea
18:30 ‘7tik 3’ Zurriola Ikastola
19:00 ‘Aktibo Toxikoa’ Bederen 1

***********************

ZAEk Azpeitiko XXX. Euskal Antzerki Topaketeetan parte hartuko du

Azaroak 12 – Ordua: 11:00etan  – Antzezlanak: KLOWN BEACH / HILKETA –  ZAE – Zurriola Antzerki Eskola –  Antzezleen maila: LH 6 

Ostiralean, azaroak 2, hasi eta hilaren 18ra bitartean euskarazko antzerki onenak eskainiko dira Azpeitiko Soreasu Antzokian. Antzerki Topaketak 30 urte betetzen ditu eta bi estreinaldirekin ospatuko du urteurren berezia; topaketak irekiko dituen “Publikoari gorroto” eta “Su txikian”. “Ibilbide luzea dute Topaketek, errotik finkatuta daude herrian, kulturaren alde apustu sendoa egiten dugulako Azpeitian. Programa egokia egiten saiatu gara eta herritarrei eta kanpotarrei gerturatzeko eta antzerkiaz gozatzera etortzeko deia luzatzen diegu”, agertu du Eneko Etxeberria alkateak. Horrela, profesionalei, amateurrei eta eskola umeei zuzendutako antzerki saioak izango dira; eta komedia, misterioa, drama… landuko dituzte. “Antzerki mundua gertutik ezagutu eta gaur egun, euskarazko obra onenak ikusteko parada eskaintzen da. Animatu eta parte hartu euskal antzerkiaren topagunean!”, gaineratu du Kultura zinegotzia den Imanol Amenabarrek. Sarerrak Soreasuko lehiatilan erosi beharko dira, antzezlana baina ordubete lehenagotik, eta helduek 5 euro ordainduko dituzte, eta gaztetxoek, berriz, 2 euro. Aurtengo Euskal Antzerki Topaketetako egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.

http://www.azpeitia.net/images/stories/azpeitia/saila_Kultura/antzerki_topaketak/liburuxka2012.pdf

Poltsiko Antzerki Sorkuntza 2012-13

III. PROIEKTU DEIALDIA   Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko bigarren proiektu deialdia antolatu du.
¬          Hautagaitza deialdiaren hasiera: 2012ko  urriaren 12a.
¬          Hautagaitza aurkezteko azken epea: 2012ko abenduaren 14a.
¬          Proiektuen aukeraketa: 2013ko urtarrilaren 11ean.
¬          Ikustaldiak: 2013ko maiatzan.

  III. PROIEKTU DEIALDIA – POLTSIKO ANTZERKI SORKUNTZ 

 Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko hirugarren PROIEKTU DEIALDIA antolatu du.
 Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Hala, askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileok arazoak izan ohi ditugu euskarazko obrak programatzeko. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.
 Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Kultur Etxeen ataletik, oinarrizko eta gertutasunezko kulturaren bideratzaile garen aldetik, ikusten dugu badugula zer ikusi eta zer egin formatu txikiko sorkuntzen sustapenean. Hala, ekimen hau sorkuntzaren eremuan egingo dugun lanaren hastapena izatea espero dugu, aurrerantzean kulturaren beste arlo eta diziplinetara hedatu ahal izateko. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.
 2011ean abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean Proiektu deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen  ondotik.
 Kontuan hartzekoa da ere, orain aurkezten dugun hirugarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, hirugarren deialdi honetan landutako obraren estrainaldia egingo Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan. Modu honetan, euskal antzerki sorkuntzari leiho bat ireki nahi diogu jaialdiaren barruan. Hain zuzen ere 4 emanaldi egingo dira hiriko auzoetako taberna ezberdinetan.
Ekimen hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan da erakunde publikoa eta elkarte-hiritarren arteko elkarlana, egitasmoaren eraginkortasuna benetan bermatu nahi bada. Hala, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera landutako proiektua da.
 OINARRIZKO INFORMAZIOA 
Hautagaiak: Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.
Sail artistikoa:   Poltsiko Antzerkia, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.
Diru-laguntza eta baldintzak
¬          Donostia Kulturak 4.000 euroko diru laguntza eskainiko du epaimahaiak hautatutako obraren sorkuntza eta ekoizpenerako.
¬          Honez gain, Kultur Etxeek antzokia utziko du martxoan zehar hautatutako obra lantzeko.
¬          Obraren 4 ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren inguruan; Donostia Kulturak hartuko ditu bere gain ekoizpen gastuak.
Hautaketa irizpideak : Egitasmo artistikoaren originaltasuna – Proiektu-txostenaren zorroztasuna – Taberna formatu ezberdinei egokitzeko ahalmen.
Hautagaitza txostenaren edukia:Proiektuaren aurkezpen zehatza – Aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CVak…)
Deialdiaren oinarriak eta gainerako informazioa: www.donostiakultura.com

3.ANTZERKIZALE EGUNA azaroak 3, larunbata Usurbil

III. Antzerkizale Eguna, azaroaren 3an Usurbilen

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) urtero antolatzen duen Antzerkizale Egunaren hirugarren edizioa, aurtengoa, Usurbilen ospatuko da azaroaren 3an. Gaur eguerdian aurkeztu dute ekimena, Potxoenea kultur etxean burutu den ekitaldian. Egun osoko egitaraua prestatu dute, Txerriki taldekoekin, NOAUA! Kultur Elkartearen parte hartzearekin edota Udalaren laguntzarekin batera.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, azaroaren 3ko ekimenarekin, baita udazkenerako iragarri dituzten beste hainbat hitzordurekin, sare bat sortu nahi dute; AntzerkiZale Sarea. Antzerki zaletuen, antzerki taldeen eta udalerrien arteko sare bat, antzerkigintza bultzatuko duena. “Herriz-herri, eskualdez-eskualde, antzerkizaletasunaren aldeko dinamika sustatuz, adibidez, antzezlanak maiztasun gehiagorekin programatu ahal izango dira”, berri eman dute antolatzaileek. EHAZE eta Txerriki antzerki taldeko kide Alex Tellok iragarri duenez gainera, 2013an, urte osoko egitarau bat osatzeko erronka dute. Gaurko agerraldian esan dutenez, “sarea denon artean osatuko dugu”.

Asteroko eskaintza
Urrian jada, astero astero antzezlan bat eskainiko da inguruko udalerrietan. Azkena, Usurbilen, hilaren 26an, 20:00etan Sutegin; “Izan Bedi Emakumea” Azkoitiko Koldarrak taldekoen eskutik. Eta astebete beranduago, azaroaren 3an, Usurbilen baita, III. Antzerkizale Eguna ospatuko da. Egitaraua web orrialde honetako Agenda atalean kontsulta dezakezue. Informazio gehiago: www.antzerkizale.com

Cafe Bar Bilbao teatro laburreko Saria

Cafe Bar Bilbao teatro laburreko Saria atera dute aurten berriro.
Saria bi aldetatik izan daiteke interesgarria Zurriolako gure antzerki-eskolarentzat:

  • Bestetik gure antzerki-eskolan taularatu dugun gidoi arrakastatsuetako bat txukundu eta argitaratzeko aitzakia izan daitekeelako. Irabaztea zaila izango da, baina gutxienez guk sortutako gidoi hori ez da galduko armairu batean betiko. Beste batzuek ere erabili ahal izango dute.

Nor animatuko da zerbait bidaltzen gure artean?
Gidoiak bidaltzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Argazkian ikusten denez Mikel Martinez antzerkilari mundiala dabil sari horren atzetik.