26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!

Atzo 26. Gazteen Antzerki Topaketako talde irabazleen sariak banatu ziren.

Zurriola Antzerki Eskolaren ikasleak 3 sari eskuratu zituzten!!     ZORIONAK!!

+ 2014ko JUNIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (14-18 urte):
-Obrarik onena: “Peter Pan”- Zurriola Antzerki Eskola
-Talde artistikorik onena: “Harry Potter”- Zurriola Antzerki Eskola

+ 2014ko SENIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (18-30 urte):
-Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” – Zurriola Antzerki Eskola

2014 - GAZTE TOP. COLLAGE SARIAK

Bi sari ikastolarentzat Topaketan:“Kutsidazu” eta“Psikiatriko bateko ametsak”

Hauek dira aurtengo Gazteen Antzerki Topaketen sariak:Kutsidazu_GT2013

  • Gazte mailako obrarik onena:“Kutsidazu bidea, Ixabel”Zurriola Antzerki Eskola

 

 

 

 

  • Psikiatriko_GT2013Senior mailako obrarik onena:“Psikiatriko bateko ametsa
    Zurriola Antzerki Eskola

 

    IUPIJEI!!   Aupa ZAE!
Asteazkenean antzerkiko festan “Kutsidazu bidea, Ixabel” ikustera gonbidatuta zaudete.

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora! ZAEko ikasle talde bat GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

7tik/3 antzezlanarekin Edinburgora!

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak

GT Misioa lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira! Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak Elena Velasco, Maialen Goñi, Ane Fernández eta Ane Sánchez Edinburgora joango dira abuztuan, 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian “7tik 3” antzezlana antzeztera.

Elena, Maialen, Ane eta Ane “7tik 3” antzezlanarekin bertaratu ziren lehiaketara. Zera kontatzen digu obrak, 4 neska ikaslek pisua partekatzen dutela eta ikasle guztientzat hain beldurgarria den azterketa-garaian buru-belarri murgilduta daudela. Sexua, drogak, gurasoak gogoeta sakonak….gai horiek eta beste zenbait aurkituko ditugu antzezlan gazte eta fresko honetan, eta seguru gaude zuetako bat baino gehiago harekin identifikatuta sentituko dela.

Abuztuan antzeztuko dute obra 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian, eta euskaraz antzeztuko dute jatorrizko gidoia euskaraz idatzi zutelako; Ekiozu! ekimenaren blogaren bitartez emango dizuegu gidoi horren berri. Zuek guztiok antzezlan zoragarri horrekin gozatzeko aukera izan dezazuen!

Egia esan behar badugu, lan handiak izan ditugu lan guztien artean bat aukeratzeko. Hainbat proposamen bikain jaso ditugu, baina azkenean bat aukeratu behar, eta “7tik 3” izango da abuztuan bere egileek 2013 Edinburgh Festival Fringe jaialdian antzeztuko dutena.

Albistea Gaztezulo.com-en

 

 

 

Bi sari ikastolarentzat Topaketan:“Dirua” eta“Udako gau bateko ametsa”

Hauek dira aurtengo Gazteen Antzerki Topaketen sariak:

GAZTE MAILAN:

  • Obrarik onena: “Cleta’s volta” – Marga Altolaguirre-
  • Talde artistikorik onena: “Dirua”- Zurriola Antzerki Eskola-
  • Eszenatzerik onena: “Udako gau bateko ametsa” – Zurriola Antzerki Eskola-

HELDU MAILA:

  • Obrarik onena: “Volpone” – Marga Altolaguirre –
  • Talde artistikorik onena: “El circo del bol” – Nasdrovia –
  • Eszenatzerik onena: “Reescribiendo el principito” – Espresiogunea 1 eta Dantzagunea-

Zurriolako 3 antzerki talde sarituak izan dira!

Hiru sari jaso dituzte Zurriola ikastolako taldeek Donostian aurtengo gazte-topaketetan. ZORIONAK!!

GAZTE MAILAN Antzezterik onenaren saria:

HELDU MAILAN  Antzezterik onenaren saria:

HELDU MAILAN  Talde artistikorik onenaren saria:

Ikus sarien berri ematen duen berria: 2011 – GAZTEEN Topaketak XXIII – sarituak

Ea berriro ikusteko aukerarik dugun!