ZAEko “PSIKIATRIKO BATEKO AMETSAK” LASARTEN

psikiatriko bateko ametsakLasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, Urriaren 17an, 22:00etan

Obra honek erotasunaren munduan murgiltzen gaitu psikiatriko bateko errutinaren bidez. Bertako lau erok euren beldur eta ilusioak elkarbanatuko dituzte mediku eta senideekin. Munduaren hauskortasuna erakutsiko digute garunarekin, dugun organu ia perfektuarekin.

Sarrerak: Aurresalmenta astelehenetik ostegunera: 3 € | Ostirala: 5 €

26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!

Atzo 26. Gazteen Antzerki Topaketako talde irabazleen sariak banatu ziren.

Zurriola Antzerki Eskolaren ikasleak 3 sari eskuratu zituzten!!     ZORIONAK!!

+ 2014ko JUNIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (14-18 urte):
-Obrarik onena: “Peter Pan”- Zurriola Antzerki Eskola
-Talde artistikorik onena: “Harry Potter”- Zurriola Antzerki Eskola

+ 2014ko SENIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (18-30 urte):
-Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” – Zurriola Antzerki Eskola

2014 - GAZTE TOP. COLLAGE SARIAK

ZAE: txanodun jertseen aurkezpena — 14/15 ikasturtean salgai!!

ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLAN  TXANODUN JERTSE DOTORE BATZUK PRESTATU DITUGU,

14/15 IKASTURTETIK AURRERA SALTZEKO ASMOZ.

IKASTOLAKO GURASOEK TXANODUN JERTSE HORIEK NOLAKOAK DIREN IKUSI AHAL IZATEKO, TAMAINA ETA KOLOre ezberdinetako ale batzuk erakusgarri edukiko dituzue honako data eta ekitaldietan:

Ekainaren 19an – [17:30-19:00] – Hurrako aretoan – [antzerki eskolako festa]

EKAINAREN 20AN – [17:30-20:30] – HURRAKO atarian –  [IKASTURTE BUKAERAKO FESTA]

Gu ere hortxe izango gara edozein zalantza/galdera argitzeko.

Erosketarekin Zurriola Antzerki Eskola laguntzen duzue, mila esker!

Zurriola antzerkiaz blai!!

1.- jertseak - kartela