2014ko emanaldiak – ekaineko egutegi berria
2014ko EMANALDIAK!
Iritsi da 2013-2014 ikasturteko antzerkiko emanaldiekin gozatzeko momentua!!!!
Hemen duzue aurtengoan izango dugun egutegi zabala! Maiatzaren 5etik ekainaren 18 bitarte denetarik ikusteko aukera izango duzue; mimoa, klown-a, testu lanketa, dantza, inprobisaketak…
ANIMA ZAITEZTE GUREKIN ANTZERKIAZ GOZATZERA!!!!
Hona hemen Zurriola Antzerki Eskolaren ikasturte honetako emanaldien programazioa! ≈ ZAE – 2013 – emanaldien programazioa ≈ Emanaldiak datorren astelehenean hasiko dira: apirilak 22tik aurrera ia egunero saio bat ikusteko aukera edukiko duzue, animatu zaitezte!! Nahiz eta antzerki eskolako ikasleak ez izan, ikasle guztientzat esperientzia polita izan daiteke ikusle bezala etortzearena. Emanaldi gehienak HURRAKO ARETOAN egingo dira; programazioan emanaldi bakoitzaren ordua zehaztuta dago ere. Gazte Topaketetan parte hartuko duten taldeak Lugaritzen antzeztuko dute. Bukatzeko, emanaldietan hartutako argazkiak eta bideo laburrak gurekin partekatzera animatzen bazarete, eskertuko genizueke! Emanaldietako material hori emailez bidali dezakezue edota facebook.en ere zintzilikatu daiteke: www.facebook.com/ZURRIANTZERKI Oharra: Zailtasun tekniko batzuk izan ditugunez, emanaldien grabaketak ez dira aurten DVD formatutan salmentan jarriko. |