TXANODUN JERTSEEN BANAKETA – azken eguna

Azaroaren 25tik-28ra egun batzuk finkatuta zeuden zuek eskatutako jertseak banatzeko.

Jertse batzuk jaso gabe daude oraindik eta horregatik jertseak jasotzeko beste egun bat (azkena) finkatzea erabaki dugu:

 

Eguna:       ASTEARTEA, abenduaren 2an

Ordutegia:  17:15-18:15

Lekua:       Ategorrietako atarian (arkupeetan, saskibaloiko kanastaren ondoan) 

 

Eskatutako jertseak egun horretan jasotzea eskertuko genizueke. 

 

Mila esker eta ongi izan

Zurriola Antzerki Eskola

ABISUA * TXANODUN JERTSEEN BANAKETA: EGUTEGIA

Hona hemen datorren astean txanodun jertseak jasotzeko egunak eta ordutegiak:

 EGUNA
NON
ORDUTEGIA
Azaroaren 25ean
Asteartea
HURRA
Kirol-bulegoaren aurrean
17:15-18:30
Azaroaren 27ean
Osteguna
ATEGORRIETA
17:15-18:30
Azaroaren 28ean
ostirala
ATEGORRIETA
17:15-18:30
Kobraketa kontu korrontetik pasako zaizue.
Mila esker berriro zuen laguntzagatik!
Agur bero bat – ZAE

ZAEko “PSIKIATRIKO BATEKO AMETSAK” LASARTEN

psikiatriko bateko ametsakLasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, Urriaren 17an, 22:00etan

Obra honek erotasunaren munduan murgiltzen gaitu psikiatriko bateko errutinaren bidez. Bertako lau erok euren beldur eta ilusioak elkarbanatuko dituzte mediku eta senideekin. Munduaren hauskortasuna erakutsiko digute garunarekin, dugun organu ia perfektuarekin.

Sarrerak: Aurresalmenta astelehenetik ostegunera: 3 € | Ostirala: 5 €