“Peter Pan” antzezlana Euskararen Egunaren ekitaldietan

Irudia

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen duen “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBHko  ikasleei zuzenduta dago.

Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Peter Pan”  izeneko antzezlana eskainiko dute, abenduaren 5 eta 9an

13/14 ikasturteko emanaldiak – LH3 – Mimoa (2014.05.08)

ZAE-Zurriola Antzerki Eskolan 14/15 ikasturteko klaseak laister hasiko dira.. anima zaitezte eta etorri gurekin antzerkia egiten ondo pasatzera!

Bitartean aurreko ikasturteko bideo batzuk ikusteko aukera izango duzue… hona hemen lehenengoa!

 

26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!

Atzo 26. Gazteen Antzerki Topaketako talde irabazleen sariak banatu ziren.

Zurriola Antzerki Eskolaren ikasleak 3 sari eskuratu zituzten!!     ZORIONAK!!

+ 2014ko JUNIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (14-18 urte):
-Obrarik onena: “Peter Pan”- Zurriola Antzerki Eskola
-Talde artistikorik onena: “Harry Potter”- Zurriola Antzerki Eskola

+ 2014ko SENIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (18-30 urte):
-Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” – Zurriola Antzerki Eskola

2014 - GAZTE TOP. COLLAGE SARIAK