26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!

Atzo 26. Gazteen Antzerki Topaketako talde irabazleen sariak banatu ziren.

Zurriola Antzerki Eskolaren ikasleak 3 sari eskuratu zituzten!!     ZORIONAK!!

+ 2014ko JUNIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (14-18 urte):
-Obrarik onena: “Peter Pan”- Zurriola Antzerki Eskola
-Talde artistikorik onena: “Harry Potter”- Zurriola Antzerki Eskola

+ 2014ko SENIOR KATEGORIAKO IRABAZLEAK (18-30 urte):
-Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” – Zurriola Antzerki Eskola

2014 - GAZTE TOP. COLLAGE SARIAK

EUSKARAREN EGUNEKO EKITALDIETAN ERE ZAE EUSKARAREKIN BAT!

      Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela kontuan harturik, Donostiako Euskara Zerbitzuak Gazteak antzerkira ekimena antolatu du aurtengoan ere.

     Azaroaren 26 eta 28an Batxilergoko ikasleek Zurriola Antzerki Eskolako LAGA taldearen “Psikiatriko bateko ametsak” antzezlana ikusteko aukera izango dute 9:30 eta 11:00etan.

l_kartela-psikiatriko-ametsak

Gozatu dezagun Euskararen egunean ere antzerkiaz!

Eta euskaraz, noski!