ABISUA ** TXANODUN JERTSEEN BANAKETA: azken eguna
Azaroaren 25tik-28ra egun batzuk finkatuta zeuden zuek eskatutako jertseak banatzeko.
Jertse batzuk jaso gabe daude oraindik eta horregatik jertseak jasotzeko beste egun bat (azkena) finkatzea erabaki dugu:
Eguna: ASTEARTEA, abenduaren 2an
Ordutegia: 17:15-18:15
Lekua: Ategorrietako atarian (arkupeetan, saskibaloiko kanastaren ondoan)
Eskatutako jertseak egun horretan jasotzea eskertuko genizueke.
Mila esker eta ongi izan
Zurriola Antzerki Eskola
ABISUA ** TXANODUN JERTSEEN BANAKETA: EGUTEGIA
Hona hemen datorren astean txanodun jertseak jasotzeko egunak eta ordutegiak:
EGUNA |
NON |
ORDUTEGIA |
Azaroaren 25eanAsteartea |
HURRAKirol-bulegoaren aurrean |
17:15-18:30 |
Azaroaren 27eanOsteguna |
ATEGORRIETA |
17:15-18:30 |
Azaroaren 28eanostirala |
ATEGORRIETA |
17:15-18:30 |
Kobraketa kontu korrontetik pasako zaizue.
Mila esker berriro zuen laguntzagatik!
Agur bero bat – ZAE
ZAE – Txanodun jertseak salgai
Zurriola Antzerki Eskolak ekainean aurkeztu zituen txanodun jertseen salmenta martxan jarriko dugu ikasturte honetan.
Txanodun jertseak zuen gustukoa izango direla espero dugu. Interesatuta bazaudete, salmentaren inguruko informazioa beheko oharretan aurkituko duzue.
Aldez aurretik mila esker eta ongi izan!
OHARRAK – ZAE/TXANODUN JERTSEEN SALMENTA
1. ESKAERAK EGITEKO EPEA: urriaren 6tik urriaren 26ra bitarte
2. ESKAERAK NOLA EGIN:
– online: honako formularioa osatu
– zuzenean: laginak aurkezten diren leku eta egunetan
[ik. behean informazioa]
3. BANAKETA: eskaerak prest daudenean jasotzeko informazioa emailez bidaliko da
4. PREZIOA:
- HAURRAK (tailak 3-12 urte) = 20€
- HELDUAK (tailak S-M-L-XL-XXL) = 25€
5. KOBRAKETA: kontu-korrontetik egingo da
6. Adi mesedez!: ITZULKETARIK/ALDAKETARIK EZ DA ONARTUKO! Eskaerak egin baino lehen taila eta kolorearen hautaketa ondo zehaztea eskertuko genizueke.
7. Txanodun-jertse aproposa aukeratu ahal izateko, lagin batzuk aldez aurretik probatzeko aukera egongo da, behean adierazten diren leku eta orduetan. Gu ere hortxe izango gara edozein zalantza/galdera argitzeko eta eskaerak zuzenean jasotzeko.
