ZER GARA GU?

Oihana Maritorenari – ZAEko koordinatzailea – egindako elkarrizketa

2013ko apirila – Ikastolen Elkarteko aldizkaria

ZAE: euskal antzerkiak duen harrobi oparoenetakoa

Ikastolako bertako 160 ikasle, ikasle ohi, lagun talde eta guraso talde bat…; ia berrehun “aktore” ari dira antzerkia ikasten eta irakasten Donostiako Zurriola Ikastolako Antzerki Eskolan. Oihana Maritorenak, “Goenkale”n eta zenbait filmetan lan egin duen aktore ezagunak koordinatzen du eskola. Berarekin batean irakasle lanetan Joserra Fatxado, Arkaitz Garziandia eta Mikel Sarriegi dabiltza. LH3etik Batxilegora bitarteko ikasleekin, eta hortik aurrerako interesa duen jendearekin osatzen dituzte taldeak, eta talde bakoitzak urtean gutxienez hiru emanaldi egiten ditu, ikaskideen aurrean eta gurasoen aurrean. Talde horietako batzuk Donostiako Antzerki Topaketan, Azpeitikoan, Euskararen Egunean edo Durangoko Antzerki Maratoian parte hartu ohi dute. Oihana Maritorenak esan zigunez, euskal antzerkiak duen harrobi oparoenetakoa da eskola hori.

Oinazpia
Euskal antzerkiak duen harrobi oparoenetakoa da.

Gelaz kanpoko ekintza gisa funtzionatzen du Zurriolako Antzerki Eskolak. 160 ikasle ditu ikastola barrukoak, LH3n hasi eta Batxilergora artekoak alegia, baina beste 28 gazte ari dira antzerkia ikasten, ikasle ohiak batzuk edo hauen lagunak. Guraso talde bat ere badute. Oihana Maritorena aktore eta eskolako koordinatzaileak esan zigunez, Zurriolako Antzerki Eskola izan da eta da euskal antzerkigintzak izan duen harrobirik oparoenetako bat, ETB1eko telesailetako aktore asko, “Goenkale”koak esate baterako, hortik atera baitziren. Bera ere, Oihana, hor hasi zen ibilbidea egiten.

Maila bakoitzean arlo bat lantzen dute: LH3n mimoa egiten dute; LH4n testu antzeztua (irakurketa eta entonazioa) jorratzen dute; LH5n clown ariketa eta esketxak egiten dituzte; LH6n testu sakonagoen lanketa; DBH1en inprobisazioa lantzen da; DBH2n gorputz espresioa eta dantza; DBH3an sormena jorratzen da eta gidoiak egiten hasten dira; DBH4ana berriro ere testua eta Batxilergoan, amateur taldean eta gurasoekin taldeak berak aukeratzen du landu nahi duen generoa, komedia, drama edo zer nahi den. Maila bakoitzean talde bat baino gehiago izaten dira, taldeko dozena bat ikasle sartzen direlako.

Joserra Fatxado da irakasle beteranoena eta berarekin batean dabiltza Mikel Sarriegi, Arkaitz Garziandia eta Oihana bera dabiltza.

Oihana eta Joserra elkarrekin sartu ziren “Goenkale”n orain 13 urte eta geroztik ia urtero hartu izan omen dituzte telesailetarako ikasleren batzuk. Oihanak esan zigunez, talde bakoitzak hiru emanaldi egiten ditu urtean bat beren ikaskide eta maila bat beheragokoentzat eta bi gurasoentzat.  “Horretaz gain, Donostian maiatzean egiten den Antzerki Topaketan bi  amateur taldek eta DBH4ko batek hartu ohi dute parte eta sariak ere irabazi izan ditugu. Azpeitira ere joan izan gara eta hor aurreko urteko lanarekin joaten dira taldeak. Eta Euskararen Egunean egiten ditugu emanaldiak. Antzoki Zaharrean eta Lugaritzen talde amateurrak sei emanaldi egin zituen. Aurten LAGA talde amateurrak, “Zazpitik hiru” lanarekin, Euskararen egunarengatik antolatutako ekintzetan parte hartu du, Lugaritz eta Antzoki Zaharrean 6 emanaldi eginez.Talde horrek berak Durangoko Antzerki Maratoian parte hartu zuen obra berarekin. Joserrak zuzentzen duen BIGA taldeak abenduan estreinatu zuen Jareñon ‘Tradizioa lege’ obra eta lan horrekin ere badabiltza. Joan den astean Usurbilgo gaztetxean izan ziren”, jarraitu  zuen.

Oihanaren ustez, jendaurrean egoten erakusten du antzerkiak. “Niri amak hori esaten dit beti, lotsa galtzeko apuntatu ninduela. Gela barruan eta hirugarren eta laugarren mailan ematen dute antzerkia. Hor pizten zaie askori gogoa eta gero taula gainera ateratzea ohitura bihurtzen da”, esan zuen Oihanak.

Eskolak funtzionamendurako diru-laguntzak eskatzen ditu erakunde ezberdinetatik eta orain arte bezala euskarazko antzerkia kalera ateratzen ahalegintzen jarraituko dute.

__________________________________________________________

 

Imprimir

Antzerki Eskola Zurriola Ikastolako eskolaz kanpoko jarduera da. LH 3. mailatik hasita eta Batxilergoraino 200 ikasletik gora ibiltzen dira hor urtez urte.

Ikasle ohiekin eta kanpoko jendearekin 2 gazte talde ditugu, eta amaterreutan 5 , horietako bat guraso taldea da.

Taldeak zuzentzen dit
uztenak, irakasleak izatez gain, aktore eta zuzendari profesionalak dira.

Saioak eguerdian jangelako txandak aprobetxatuz ematen ditugu, eta arratsaldeetan 17:00etatik 19:00etara. Gazte eta amateurrekin, normalean 19:00etatik aurrera.

Kurtso bukaeran, apirilatik ekaina bitarte, urtean zehar ikasitako eta landutakoarekin emanaldiak egiten dira.

Hurran 3 areto ditugu. Ganbaran areto nagusia, emanaldiak eta egiteko, eta behean beste bi areto, bat oholtzarekin eta bestea hutsik dantzari zuzendua.

________________

Elkarrizketa Joserra Fachadorekin Gaur8-n

Argia aldizkaria: Oholtza gainean haziak

bukatuta.jpg

Erantzun bat “ZER GARA GU?” bidalketan

  1. Egun on:

    Ategorrietan dagoen haur baten ama naiz.
    Nere gazte denboran Azpeitiko antzerki talde batean ibili nintzen.
    Orain, denbora libre gehiago daukadanez, ba berriro mundu hontan sartzea gustatuko litzaidake.
    Norekin jarri naiteke harremanetan, guraso antzerki taldeko partaide ahal izateko???
    Ez dakit beranduegi ibiliko naizen… dena den, zuen erantzuna eskertuko nuke.

    Agur bat,

    PILI CIRCUJANO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*